BOKAZIO-ORIENTAZIO PROGRAMA NERBIOI-IBAIZABAL

[vc_row][vc_column css=”.vc_custom_1515489112111{margin-top: -60px !important;background-color: #3d5242 !important;border-radius: 5px !important;}”][vc_column_text]

Buruan darabilzu guzti hau? Etor zaitez, lagunduko zaitugu!

Taldekako saio bitan eta bakarreko besteren batean, lagunduko dizugu eta horrela ezagutu ahal izango dituzu: zer nolako aukerak dauden, zer eskatzen den, zelan identifikatu ditzakezun zure gaitasunak…

ZELAN LAGUNDU DITZAKET NIRE SEME-ALABAK ERABAKI HAUEK HARTZEN?

ZELAKO LAN MERKATUA EGONGO DA NIRE SEME-ALABEK IKASTEN AMAITZEN DUTENENEAN?

Eta aita edo ama bazara eta honako galderak badarabiltza zure buruan, ordu ezberdinean etor zaitezke eta lagunduko zaitugu zure seme-alabak laguntzen!

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row css=”.vc_custom_1515489566760{margin-top: 15px !important;}”][vc_column width=”7/12″][vc_column_text]

ZER DA?

Gazteei eta euren familiei (momentu ezberdinetan) zuzendutako saioak. Bertan, gaur egun dauden aukera akademiko eta laboralak azalduko dira: unibertsitatea, lanbide-heziketa, euren aukerak, modalitateak, euren arteko loturak eta bideak, atzerrian ikasteko aukerak, lanbide-heziketa duala…

Guraso eta seme-alaben arteko elkarrizketa gaitasunak lantzeko espazioa. Lan merkatuaren eskaera aztertuko da. Zein aukerek dauzkate irtenbide gehiago? , Nire inguruko lan merkatua zer eskatzen ari da?, Zer nolako enplegurako prestatuko naiz?

Lanerako eta bizitzarako konpetentziak ahaztu barik: Zer gustatzen zait?, Zertan naiz ona?, Zertarako balio dezaket maila profesionalean?, Zer egiteagatik uste dut ordaindu ahal didatela?[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”5/12″ css=”.vc_custom_1515489380890{background-color: #f5f5f5 !important;}”][vc_column_text]

NORENTZAT ETA ZERTARAKO?

DBHko 4. eta Batxillergoko 2. maila artean (biak barne) dauden Nerbioi- Ibaizabal eskualdeko gazteentzat eta euren familientzat.

Eskualdeko gazteak laguntzeko, euren formakuntzaren eta etorkizuneko lanaren inguruko erabaki garrantzitsuak hartzen.

Familiak orokorrean eta gazteak zehazki laguntzeko aukera egokienak aukeratzen informazio egokiearen bidez.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]

NOIZ ETA NON

Taldekako saioen ondorengo datetan, espezialistekin hitzordu indibidualak izateko aukera egongo da.

IZENA EMATEKO

Urtarrilaren 9tik eta saioaren aurreko eguna arte, gazte/familia bakoitzak izena eman beharko du honako helbide elektronikoetan:

HERRIA EMAIL
Arakaldo gazteinfo.ugao@ortzadar.es
Arrigorriaga gazteria@arrigorriaga.eus
Basauri precio@basauri.eus
Etxebarri gazteria@etxebarri.eus
Galdakao mgalardi@galdakao.net
Orozko infoinduma@yahoo.es
Ugao-Miraballes gazteinfo.ugao@ortzadar.es
Urduña kultura@urduna.com
Zaratamo gazteria@arrigorriaga.eus
Zeberio gazteinfo.ugao@ortzadar.es

EZINBESTEKOA IZANGO DA SAIO BIETARA JOATEA. Lehenengora ez joatekotan, ezin izango da bigarrenera joan ezta hitzordu indibidualik izan.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]