Zabalik da Nerbioi-Ibaizabal eskualdean online eskainiko diren Bizilabe zientzia- eta teknologia-tailerretan izena emateko epea. 12-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako bi tailer eskeiniko dira:

Sukalde-zientzia tailerra

Sukaldatzea gustuko duzu? Eta zientzia? Tailer honetan sukaldaritzako errezetak zientzia-esperimentu bihurtuko dira, eta sukaldaritza tradizionalaren eta garaikidearen atzean dagoen zientzia ezagutuko duzu.

STEAM Challenge tailerra

Esperimentu zientifikoak, asmakuntza teknologikoak eta programazio informatikoa zure eskura ez daudela uste duzu? Tailer honen bidez STEM diziplinei buruz dituzun aurreiritzi guztiak apurtuko dituzu.

 

Oharrak:

  • Izena emateko epea martxoaren 19an bukatuko da, eta plaza guztiak betetzen badira, itxaron zerrenda bat sortuko da.
  • Tailerrean parte hartzeko materialen KITa jasoko duzu etxean. Dena dela, saio bakoitzerako hainbat material etxean izan beharko dituzu (erraz eskuratzeko materialak, adibidez, aluminio-papera).
  • Online saioak egiten diren bitartean, hainbat jardueretarako heldu baten laguntza beharko da. Adibidez, ura berotzeko.