Gaztedi Nerbioi Ibaizabal proiektuaren helburua eskualdeko pertsona gazteen bizi baldintzak hobetzea da, eta denboran irauteko bokazioa du. Nerbioi Ibaizabal eskualdeko udalerriak dira proiektuko partaideak: Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamo, herri bakoitzeko Gazteria sailetatik. Gizarte eta enplegu alorretako zenbait eragile ere badaude inplikatuta (Behargintzak, Lanbide…).
Proiektu hori, eskualdeko zenbait udalerriren arteko lankidetza lanaren jarraipena da. 2013an abiatu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Gaztedi Bizkaia Proiektuaren barruan.
Gaztedi Bizkaia Proiektuak, gazteen babesa ezartzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasun gisa. Horregatik, bere helburuen artean, toki eremuan Gazteria Politika Integralak gauzatzera bideratutako egiturak bultzatzea eta sortzea daude, eta baita horretarako beharrezkoak diren zerbitzuak ematea ere.
Testuinguru horretan, eta deskribatutako helburuak lortzeko, Lankidetza Hitzarmena sinatu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalen artean, gazteriari zuzendutako politika integrala ezartzeko, bultzatzeko eta garatzeko, “Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal” proiektua martxan jarriz.
Gaztedi Bizkaia Proiektuan definitutako helburu estrategiko eta jarduketa eremu batzuk dira Nerbioi-Ibaizabal eskualdean gauzatu beharreko Gazte Enplegu Programa honetako jarduketak definitzen dituztenak.
Zehatzago esanez:
- Emantzipazioa eta autonomia.
-
- Enplegurako prestakuntza.
- Enplegugarritasun baldintzak.
-
- Lurralde aktiboa.
- Partaidetza.
- Informazioa eta komunikazioa.
HELBURUAK
2019. urterako, nortasun propioa eta helburu hauek izango dituen programa diseinatu da Nerbioi Ibaizabal eskualderako:
1. Lotuneak ezartzea enpresa sarearen, udalen eta gazteen artean.
2. Enplegugarritasun baldintzak hobetzea, eskualdeko lan merkatuaren benetako beharretan oinarritutako beka programak eskainiz.
3. Eskualdeko gazteei Lehen lanpostua eskuratzeko bidea erraztea, enpresen, enpresa txiki eta ertainen, saltokien eta udalen arteko lankidetza programen bitartez.
4. Ekintzailetzak enplegua sortzeko dituen balioak sustatzea.
5. Gazteriari laguntza ematea auto-enplegurako edo enpresak sortzeko proiektu pertsonaletan, enpresa Haztegi programen bitartez.
NORI ZUZENDUTA GAUDE.
Programa honen onuradunak 16 eta 29 urte arteko gazteak izango dira. Horien lan eta gizarte egoera hobetzeko batuko dira udalen esfortzuak. Adin eremu horren barruan, hezkuntzan oinarritutako lana egin ahal izango da, 16 eta 18 urte arteko gazteak dituzten ikastetxeekin, adibidez (ekintzailetzarekin erlazionatutako programak, talentuaren sustapena…). Jarduketa horien helburua, 16 eta 29 urte arteko gazteen enplegugarritasun mailak hobetzea da.