Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako gazteria-sailek, Elhuyarrekin elkarlanean, 10 zientzia- eta teknologia-tailer antolatu dituzte. Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zeberioko gazteguneetan eskainiko dituzte tailerrak gaian espezializatutako ikertzaileek. Gainera, onlineko bi tailer ere eskainiko dira eskualde osorako.
COVID-19aren pandemiaren kontrako neurriek ahalbidetzen badute, tailerren azken saioan eskualdeko enpresa bat bisitatuko dute gazteek. Horri esker, aukera izango dute eskualdeko lan-jarduera gertutik ikusteko eta zientzia- eta teknologia- arloetan diharduten profesionalak ezagutzeko. Era berean, enpresa horietan lan egiten duten emakume profesionalen jarduna ezagutzera emateko asmoz, hainbat horma-irudi egingo dira, eta herrietako gazteguneetan, udal-guneetan edota sare sozialetan zabalduko dira.
Hauek dira Nerbioi-Ibaizabaleko gazteguneetan eta online eskainiko diren tailerrak:
- CSI tailerra: misteriozko istorio bat argituko dugu bakterioei eta genetikari lotutako esperimentuak eginez.
- Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, sukaldean arituko gara.
- Kriptografia eta kode sekretuak: kriptografia eta kode sekretuen teknikak ikasiko ditugu, eta escape room bat eraikiko dugu.
- Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.
- Onlineko tailerrak:
- Sukalde-zientzia: zientzia erabiliz, zuzeneko onlineko saioen bidez, sukaldean arituko gara.
- Steam Challenge: denetariko zientzia- eta teknologia-esperimentu eta -ekintzak egingo ditugu.
Izen-emateak
Tailerrak doan izango dira, eta gune bakoitzaren COVID protokoloak zehaztuko du parte hartzeko toki-kopuruaren muga. Tailerretako izen-ematea herriko Gaztegunean bertan edota beheko taulan zehaztutako helbide elektronikora idatziz egingo da. Onlineko tailerren kasuan, izena emateko formularioa bete beharko da. Kasu guztietan, izen-ematea tailerra hasi aurreko astean amaituko da.
HERRIA | TAILERRA | DATAK | INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA |
Arrigorriaga | CSI tailerra | Ots.27-Mar. 27; 18.00-20.00 | gaztegunea@arrigorriaga.eus |
Basauri | CSI tailerra | Apir.16-Mai.14; 18.00-20.00 | zirtzart@basauri.eus |
Etxebarri | Sukalde-zientzia | Ots.24-Mar.24; 17:00-19:00 | info@mugarritalka.eus |
Galdakao | CSI tailerra | Apir.16-Mai.14; 18.00-20.00 | topaguneak@argizai.org |
Orozko | CSI tailerra | Ots.27-Mar. 27; 18.00-20.00 | infoinduma@yahoo.es |
Ugao-Miraballes | Kriptografia eta kode sekretuak | Ots.26- Mar.26;19.00-21.00 | gazteinfo.ugao@ortzadar.es |
Urduña | Steam Challenge | Mar.26 – Apir.30; 18.00-21.00 | kultura@urduna.com |
Zeberio | Sukalde-zientzia | Ots.27-Mar. 27; 18.00-20.00 | gazteria.zeberio@bizkaia.org |
ONLINE | Sukalde-zientzia | Aste Santu ostean * | Webguneko formularioaren bidez |
ONLINE | Steam Challenge | Aste Santu ostean * | Webguneko formularioaren bidez |
*Aste Santuko tailerren daten berri aurrerago emango da, herri horietako gazteguneetan eta Bizilaberen eta Nerbioi-Ibaizabal Gaztediren webguneetan.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
946 33 99 45 (Zaloa Rotaetxe García)
nerbioiibaizabalempleo@gmail.com