- Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko Udaletako gazte-arloek abiarazitako proiektua da.
- Beka hauei esker, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek lanekoak ez diren praktika ordainduak egin ahal izango dituzte 6 hilabetez Nerbioi Ibaizabaleko enpresetan.
Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal proiektuak 10 beka eskainiko ditu 2024-2025 urtean, eskualdeko gazteek sei hilabetez lanekoak ez diren praktikak egiteko aukera izan dezaten. Helburua pertsona hauen enplegagarritasuna hobetu eta laneratzea sustatzea da, beren lanbide-heziketarekin edo prestakuntza akademikoarekin lotuta dauden eskualdeko enpresetan esperientzia hartuz.
Ekimen hau Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberioko udaletako gazte-arloek bultzatu dute Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.
Ordaindutako praktika hauek egin nahi dituzten gazteek ondoko baldintzak bete behar dituzte:
- Nerbioi-ibaizabal eskualdeko udalerriren batean erroldatuta egotea.
- Lanbiden enplegu-eskatzaile bezala inskribatuta egotea.
- Unibertsitate-titulua, erdi-mailako nahiz goi-mailako prestakuntza-zikloa, 3. mailako doktoregoa edo profesionaltasun-ziurtagiria izatea edota azken urteko ikaslea izatea.
- Jasotako prestakuntzarekin lan-esperientziarik ez izatea, edo lan-esperientzia hiru hilabetetik beherakoa izatea.
- 18-29 urte izatea .26 eta 29 urte bitartean Gazte Berme Sisteman izena emanda egon beharko dute.
Bekek sei hilabeteko iraupena izango dute, eta hilean 871,66 € gordin jasoko dituzte egunean 6 orduz lan egitearen truke (PFEZaren atxikipena % 2koa da).
Irekita dago jadanik programa honetan parte hartzeko eskaera-epea. Informazio gehiago lortu eta beken tramitazioa eskatzeko, harremanetan jarri behar da eskualdeko udaletako gazteria zerbitzuekin edo Novia Salcedo Fundazioarekin.
Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal
Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal ekimena Bizkaiko Foru Aldundiaren, eskualdeko udalen eta enpresen arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, eta honen helburu nagusia gazteen enplegagarritasuna hobetzea da.
Urtez urte, partaidetza sendotuz eta handituz joan da programa honen, hitzartutako enpresen kopuruan zein lan-merkatuan sartzea erraztuko dieten lan munduko lehen esperientzia izateko interesa duten gazteen kopuruan.
INFORMAZIO GEHIAGO